Artxiboa gaika: Sarean

Korrika Euskal Herritik Kanakiara

“Korrika Klika”ren abestia zeinu hizkuntzan ezagutu ondoren, aurtengo edizioak beste iniziatiba polit bat dakar Kanakiatik. Atzo “Korrika“k saretu duen bideoa hain zuzen ere azpimarratzekoa da, Noumeako Euskal dantzariek eta Kanakiako hainbat dantzarik elkarren arteko Korrikaren kantuaren koregrafia eskaintzen dute:

Jarraitu Korrika Euskal Herritik Kanakiara irakurtzen

“Klika Korrika”, apirilaren 4tik 14ra Euskal Herritik mundura

K21_ibilbidea1x_Korrika“ren 21. edizioa bihar Garesen hasiko da eta Gasteizen apirilaren 14ra amaituko da. Ipar Euskal Herrian apirilaren 7 eta 8an pasako da, Luzaidetik sartuz eta Ainhoatik ateraz, Maule, Donapaule edota Baionatik igaro ondotik. Joan den urteko azaroan ukan genuen edizio huntako abestiaren berri, eta geroztik bi urtero legez, hainbat dira ibilbidean zehar iragarritako ekimenak. Alta Euskal Herrian ezezik, “Korrika” munduan zehar ere antolatzen dute euskal diasporaren hainbat kidek, joan den astean adibidez Parisen “txaleko moreak euskararen alde” umorearekin egin zuten bezala. Jarraitu “Klika Korrika”, apirilaren 4tik 14ra Euskal Herritik mundura irakurtzen

Le 11 mai à Biarritz: “le G7 ça en jette”

Le G7 ça en jette, supportons Macron et Veunac“, une nouvelle vidéo mise en ligne le 28 mars sur le ton humoristique qui caractérise le “G7 fan club”, invite les sujets de France et de Navarre à la manifestation organisée le 11 mai prochain à Biarritz, (à 11h sur le parvis du casino municipal). Une belle occasion d’exprimer sur le même ton, la complète adhésion de notre beau pays et la gratitude de notre peuple à cette opportunité historique qu’est le G7, organisé par le grand “dirigeant céleste” français et sa cour provinciale.

Jarraitu Le 11 mai à Biarritz: “le G7 ça en jette” irakurtzen

“G7 Ez!” motorrak berotzen

ongui etoriJakina denez abuztuaren 24tik 26ra , G7 munduko aristokraziaren goi bilera antolatu dute Biarritzen. Alta jada, ahots ainitzek ozen aldarrikatu dute horrelako ekimen batek lekurik ez daukala gure herrian, ez inun, eta “G7 ez!” kolektiboan 36 bat elkarte, alderdi eta sindikatu bildu dira “EH-tik beste mundu bat eraikitzen” dela aldarrikatzeko. Kanpaina horren harira, “G7 fan club” taldeak otsailean ekitaldi umoretsu baten bidez bere burua aurkeztu ondoren, kartel berria aurkeztu du eta abuztua arte hainbat ekimen antolatuko dituela iragarri du. Jarraitu “G7 Ez!” motorrak berotzen irakurtzen

Radio Garden, munduko irratien itzuli interaktiboa

radio garden 2Bidaiari arima eta irrati zalea? Euskal Herrian edo beste herrietan zer nolako musika entzuten diren jakin nahiean? Edota Euskal Herritik kanpo izanda, zure herriko soinuak faltan dituzula? Ba egia esan, 2016.an sorturiko “Radio Garden“ekin zure amesak beteko dira. “Google Earth” antzeko lurra interaktibo baten bidez, puntu berde baten bidez jakingo dituzu entzun daitezken irratiak zein diren. Gero jakin halere, irrati guztiak ez direla sailkatuak. Ipar Euskal Herriaren kasuan adibidez, euskarazko irratietan Xiberoko Boza,, Irulegiko Irratia eta Antxeta Irratia agertzen dira, edota “I have a dream” irrati musikala. Eta Hego Euskal Herrian ainitz faltan direla esan daiteke arazorik gabe. Jarraitu Radio Garden, munduko irratien itzuli interaktiboa irakurtzen

Ramuntcho euskalduna “Western” moduan

la caravane 1
Jacques Bergerac lapurtar antzezlea filmaren protagonista nagusienetarikoa

Urtea umorez hasteko balio izan dit berriki sarean topatu dutan 1959ko “Thunder in the Sun” filma. Agian ezagutzen zenuten, baina nire kasuan hala ez izanda, “flipatu” egin dutala aitortu behar dut. Bi hitzez borrobilduta: Lotiren “Ramuntcho” moduko euskaldun multzo baten abenturak “far west” munduan segitzen ditugu. Bai bai, ongi irakurri duzue, euskaldunak “xisterarekin” indioen aurka. Eta sinestezina badirudi ere, filman zehar horrelako hainbat pasarte epiko aurkituko dituzue. Filma “Dailymotion”en ikusgai dago, bai frantsesez eta bai gazteleraz. Agian egun batez euskaratu beharko da, gure herriko “nanar kitsch” atala osatzeko. Jarraitu Ramuntcho euskalduna “Western” moduan irakurtzen