Artxiboa gaika: Musika Euskal Herria

Euskal Herria Zuzenean festibala bueltan

EHZ kartela 2019Martxoaren amaieran jakin genuen ekainaren 28tik 30ra Irisarrin antolatuko zutela Euskal Herria Zuzenean festibala. Apirilaren 6an kolaboratzaileen biltzar nagusia antolatu ondoren, lehen pauso bezala atzo lehen taldeen izenak iragarri zituzten: Iseo & Dodosound, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban, Broken Brothers Brass Band eta Montauk.

 

 

Jarraitu Euskal Herria Zuzenean festibala bueltan irakurtzen

Korrika Euskal Herritik Kanakiara

“Korrika Klika”ren abestia zeinu hizkuntzan ezagutu ondoren, aurtengo edizioak beste iniziatiba polit bat dakar Kanakiatik. Atzo “Korrika“k saretu duen bideoa hain zuzen ere azpimarratzekoa da, Noumeako Euskal dantzariek eta Kanakiako hainbat dantzarik elkarren arteko Korrikaren kantuaren koregrafia eskaintzen dute:

Jarraitu Korrika Euskal Herritik Kanakiara irakurtzen

“Klika Korrika”, apirilaren 4tik 14ra Euskal Herritik mundura

K21_ibilbidea1x_Korrika“ren 21. edizioa bihar Garesen hasiko da eta Gasteizen apirilaren 14ra amaituko da. Ipar Euskal Herrian apirilaren 7 eta 8an pasako da, Luzaidetik sartuz eta Ainhoatik ateraz, Maule, Donapaule edota Baionatik igaro ondotik. Joan den urteko azaroan ukan genuen edizio huntako abestiaren berri, eta geroztik bi urtero legez, hainbat dira ibilbidean zehar iragarritako ekimenak. Alta Euskal Herrian ezezik, “Korrika” munduan zehar ere antolatzen dute euskal diasporaren hainbat kidek, joan den astean adibidez Parisen “txaleko moreak euskararen alde” umorearekin egin zuten bezala. Jarraitu “Klika Korrika”, apirilaren 4tik 14ra Euskal Herritik mundura irakurtzen

2019ko musika hitzorduak iparraldean

2019agendanabarmendu2019ko urteari begira, musika agenda aipatzen badugu, urtarrilak berri ainitz ekarri dizkigula esan daiteke. Seaskaren 50 urte, Usopop eta Baleapop festibalen 10ren edizioak, EHZ festibalaren beregituraketa…Urtean zehar gehituko diren ekimenak oraindik jakin gabe bagaude ere, dezibelioen gozamenerako urte interesgarria eta aberatsa begistan dugula azpimarra daiteke. Aurten gainera apirilaren 4tik 14ra Korrikak Euskal Herriko bideak zeharkatuko ditu, eta euskararen aldeko bestak dakarren eskaintza kulturala gehitu beharko zaio pixkanaka osatzen doan agenda honi. Jarraitu 2019ko musika hitzorduak iparraldean irakurtzen

“Esker 1000” ekimena, euskal musikaren apustu polita

esker1000Musika konpartitzen den mugarik gabeko hizkuntza bat da. Eta azaroaren 24ean, larunbat huntan, Baionako Lauga gelan antolatzen den “Esker 1000” ekimenarekin, ideia honen adibide polit bat ukango dugu ikusgai eta entzungai. Euskal Irratiak eta Musika Bulegoak bultzaturiko apustuaren lehen kontzerturako, 100 musikari bilduak izango dira Niko Etxarten “Euskal Rock’n’roll” kantua elkarrekin jotzeko. Aurrez aitortu behar da interesa sortzen duela, are gehiago nazioarteko “Rockin’1000” ideia bereko emaitza ikusten delarik. Euskal Herriaren kasuan, antolatzaileek 2019.rako 1000 musikari biltzea dute helburu, euskal musikaren 11 kanta elkarrekin jotzeko, gure kultura nazioartera zabaltzeko eta ezagutarazteko asmoz. Jarraitu “Esker 1000” ekimena, euskal musikaren apustu polita irakurtzen