Ramuntcho euskalduna “Western” moduan

la caravane 1
Jacques Bergerac lapurtar antzezlea filmaren protagonista nagusienetarikoa

Urtea umorez hasteko balio izan dit berriki sarean topatu dutan 1959ko “Thunder in the Sun” filma. Agian ezagutzen zenuten, baina nire kasuan hala ez izanda, “flipatu” egin dutala aitortu behar dut. Bi hitzez borrobilduta: Lotiren “Ramuntcho” moduko euskaldun multzo baten abenturak “far west” munduan segitzen ditugu. Bai bai, ongi irakurri duzue, euskaldunak “xisterarekin” indioen aurka. Eta sinestezina badirudi ere, filman zehar horrelako hainbat pasarte epiko aurkituko dituzue. Filma “Dailymotion”en ikusgai dago, bai frantsesez eta bai gazteleraz. Agian egun batez euskaratu beharko da, gure herriko “nanar kitsch” atala osatzeko.

OVNI bat dirudi. Egia esan orain arte, gure herritik kanpo euskaldunen inguruan egindako filmak oso karikaturalak atsemaiten banituen ere (urrezko dominoa “GAL” filmarentzat orain arte, aurpegi-estalkiarekin larrua jotzen…en fin) , aitortu behar dut ez nuela inoiz horrela irri egin “nola garen edo ginen” ikusita. AEBetara joandako gure artzain irudi erromantikotik urrun 🙂 .

la caravane 2Irrintziz solastu ondoren (goiko argazkia), euskaldunak xahakoa edaten, nola ez.

 

 

 

 

la caravane 3Ta flamenkoa dantzatzen… 🙂

 

 

 

 

thunder in the sun gif2Aldiz garaian ere, “ez, ez da!”

 

 

 

 

la caravane 04Ez zenuten sinesten? “Xistera” indioen aurka…

 

 

 

 

thunder in the sun gif1Eta “Orreaga” moduko gudu horretan, euskaldunak jauzika trebe…oso trebe…mendietan bizi garela 🙂 Aldiz aldi honetan gu ez gara indioak.

 

 

 

thunder_in_the_sun_filmposter

Filmaren trailerra ere sarean ikusgai dago, eta segur izan “you’ve never heard (and seen ere, egia esan) anything like it before”:

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s