Artxiboa gaika: Fanzineak

“Larga vida a R.I.P” liburu-fanzine-diskoa kalean

ripGarai bateko “La Polla“, “Kortatu“, “Barricada“, edo “Eskorbuto” izen mitikoekin batera, R.I.P” taldeak eragin handia izan zuen Euskal Herrian. Nork ez ditu inoiz abestu “Policía no”, “Mundo muerto”, “Antimilitar” edota “Lepoan hartu ta segi aurrera” bertsio punk mitikoa? Arrasateko taldeak merezi zuen bai oroitzapen lan bat, eta egia esan, “Silencio Tóxico” fanzineak, irailaren amaieran kaleratu duen “Larga vida a R.I.P” liburu-fanzine-diskoa, taldearen inguruan egindako lan bikaina eta oso aberatsa dela azpimarra daiteke. Pentsa, “R.I.P” taldeko kide izan zen Txerra Bolinaga laguntzarekin egindako 376 orrialdeko liburuarekin batera, gaur egungo 27 taldek bertsiotutako abestiak biltzen dituen KD bat ere eskainia dago. Ohiko leku alternatiboetan eta DDT banaketan aurki ditzakezue. Jarraitu “Larga vida a R.I.P” liburu-fanzine-diskoa kalean irakurtzen

Ipar Euskal Herriko fanzineen urrezko urteak (1986-1994)

IRUDI.jpg80ko hamarkadaren erdikaldetik 90eko hamarkada arte, Euskal Herrian garaiko baliabideak aprobetxatuz (idazteko makina eta fotokopia batez ere 🙂 ) fanzine ugari kaleratzen ziren. Ipar Euskal Herrian ere fanzineak argitaratu ziren, Baionatik hasi eta pixkanaka beste herrietara zabalduz. Hasieran musika eta politika zuten hizpide, garaiko punk edo Rock Radikal Vasco mugimenduaren eraginpean, eta pixkanaka herri ezberdinetako gazteen errealitateak eta kezkak ezagutarazi zituzten. Hementxe garaiko fanzine batzuen azalen errepaso ttiki bat. “Patxaran” fanzineak 1986an iparraldeko rockaren inguruan kaleratutako ale berezia PDF moduan eman dut. Garaiko “rock” mundua nola zegoen ikusteko, baita garaiko talde zonbaitzuen elkarrizketak badirelako. Batzuk ezagutuak, beste batzuk kontzertu batekin edo eman gabe desagertuak. Baina zer axola garaiko espirituan! (Azken orrian, garaian, “Argia” astekariak Patxaran, Kalimotxo eta Desastre fanzineei egindako elkarrizketa aurki daiteke). Jarraitu Ipar Euskal Herriko fanzineen urrezko urteak (1986-1994) irakurtzen