Artxiboa gaika: Komikiak / Eleberri Grafikoak

“Symphonie carcérale”, presoen ihesaldi musikalaren giltzak

Symphonie carcérale rectoBerri Txarrak, Che Sudaka, palestinako DAM edota Mouss et Hakim Fresnes-eko presondegian kontzertuan. Errex asma daiteke musika kontzertu bat ikusteak, zer nolako poza sor lezake preso batentzat, are gehiago presondegi bertan bada. Gutti ezagutzen den unibertso honetara hurbiltzen gaitu Steinkis argitaletxeak argitaratu duen “Symphonie carcérale” nobela grafikoak. Bouqé marrazkilaria eta Romain Dutter, Fresnes-eko presondegiko kultur koordinatzailea izandakoak, 176 orrialdetan, Hondurasetik Fresnes-era, egilearen ibilbidea batera, musika eta presondegia inguruko bidai bat proposatzen dute. Johnny Cashetik gaur arte, anedokta dexente daude bilduak. Jarraitu “Symphonie carcérale”, presoen ihesaldi musikalaren giltzak irakurtzen

“Gerezi garaia”, aske izan, beti!

Gerezi garaiak azala“Ba enetako mundiala da kontatzen duzuna, espioien film bat iduri du”, horrelaxe dio familiako gazteak Lucio Urtubiari, su ondoko gaueko solasaldi goxo batean. Ta egia esan, irakurle bezala ere, hala dela aitortu behar da! Bai badakit, Txalapartak argitaratu duen “Belatz“-en “Gerezi garaia” duela hilabete zonbaitzu eskuragarri dago, baina betiko bizitzaren atzerapenak kondu, oraintxe amaitu berri dut, eta oso gustora geratu naizenez, ezin nuen ez aipatu. Orain arte, anarkista baten bizitza kontatzen zuen komiki bat aholkatu behar banuen, “Louis La Guigne“, edo “Luis Zorte Gabea”, zen burura etortzen zitzaidan izena. Baina bi gerlen artean kokatua dagoen franko-belgiar komikia, Euskal Herria zeharkatzen badu ere, fikziozko historia bat zen. Historiaren egiazko gertakariak aipatzen bazituen ere, “Louis” faxismoaren aurka borrokatzen zen anarkistaren bizitza, erreala bazirudien ere, asmatua zegoen. Orain aldiz, Lucio Urtubia “zortea alde izan dut beti” (berak dioen bezala), anarkistaren “bizitzari buruzko eleberri grafiko”a nire lehen gomendioa izango dela seguro nago. Anarkismoa, askatasuna, elkartasuna eta bizitza omentzen dituen ez-fikziozko eleberri grafikoa hain zuzen ere. Jarraitu “Gerezi garaia”, aske izan, beti! irakurtzen