“Klika Korrika”, apirilaren 4tik 14ra Euskal Herritik mundura

K21_ibilbidea1x_Korrika“ren 21. edizioa bihar Garesen hasiko da eta Gasteizen apirilaren 14ra amaituko da. Ipar Euskal Herrian apirilaren 7 eta 8an pasako da, Luzaidetik sartuz eta Ainhoatik ateraz, Maule, Donapaule edota Baionatik igaro ondotik. Joan den urteko azaroan ukan genuen edizio huntako abestiaren berri, eta geroztik bi urtero legez, hainbat dira ibilbidean zehar iragarritako ekimenak. Alta Euskal Herrian ezezik, “Korrika” munduan zehar ere antolatzen dute euskal diasporaren hainbat kidek, joan den astean adibidez Parisen “txaleko moreak euskararen alde” umorearekin egin zuten bezala.

 

 

 

 

 

 

Euskara jalgi hadi mundura“, Euskal Herritik mundura. Gutti dira gure herrian hainbeste euskalzale biltzen dituzten ekimenak, eta are gehiago munduan zehar bizi diren euskaldunak hain hurbil senti arazten gaituztenak. Hori da Korrikarekin maite dutana ere. Gure hizkuntzaren alde, mugaz gaindi, munduko edozein tokitan hainbeste euskaldun korrikan parte hartzen ikusteak, badu bai zerbait magikoa. Eta aurtengo ediziorako ere, hainbat dira munduan zehar finkatutako hitzorduak.

KOrrika ibilbidea 2019_content

Baina gure herritik hasita, “Korrika” apirilaren 4ean Garesetik abiatuko da, apirilaren 7 eta 8an iparraldea zeharkatuz (lehen aldikotz Bokaleko herritik pasatuz), eta apirilaren 14an Gasteizen amaitzeko. 21. edizio huntako “Klika” edizioak, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” omenduko du, “egundoko lana egin zuelako, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogulako”. Eta esan gabe doa, hainbat direla hamar egunez, ezker ta eskuin antolatuak diren ekimenak euskararen aldeko besta ospatzeko. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Korrika zuzenean bizitzeko eta segitzeko, ez ahantz euskal irratiek bi egunez programazio espeziala eskainiko dutela. Gehitu apirilaren 7an, sortu berri den “Naiz irratia“k programa ezpeziala egingo duela Baionatik zuzenean.

 

 

 

Baina erran bezala, Korrika ez da bakarrik gure herrian mugatzen. Martxoaren 23an Parisen antolatu zuten lasterketa, Montmartretik Pariseko Euskal Etxera, eta Aiaraldea.eus-en kondatzen duten bezala, berezia eta umorez beteta izan zen aurtengo edizioa.

 

 

Baina Parise ta gero, badira bai bestelako hitzorduak, hala nola besteak beste: apirilaren 5ean Argentinako Necochea herrian, apirilaren 6an Quebeceko Montreal hirian, Valentzian eta Liverpoolen, apirilaren 13an, Txinako Qiandeng herritik Shanghaiko Euskal Etxeraino, apirilaren 14a Banyolesen,

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s