Artxiboa gaika: Zinea

Ramuntcho euskalduna “Western” moduan

la caravane 1
Jacques Bergerac lapurtar antzezlea filmaren protagonista nagusienetarikoa

Urtea umorez hasteko balio izan dit berriki sarean topatu dutan 1959ko “Thunder in the Sun” filma. Agian ezagutzen zenuten, baina nire kasuan hala ez izanda, “flipatu” egin dutala aitortu behar dut. Bi hitzez borrobilduta: Lotiren “Ramuntcho” moduko euskaldun multzo baten abenturak “far west” munduan segitzen ditugu. Bai bai, ongi irakurri duzue, euskaldunak “xisterarekin” indioen aurka. Eta sinestezina badirudi ere, filman zehar horrelako hainbat pasarte epiko aurkituko dituzue. Filma “Dailymotion”en ikusgai dago, bai frantsesez eta bai gazteleraz. Agian egun batez euskaratu beharko da, gure herriko “nanar kitsch” atala osatzeko. Jarraitu Ramuntcho euskalduna “Western” moduan irakurtzen

Advertisements

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea Donostian

Terror donostia 2018Fantasiazko eta beldurrezko zinearen zale guztiek, bihartik hasi eta azaroaren 2a arte iraungo duen hitzordu garrantsisua daukate Donostian: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea. 23 film luze, 16 film labur, animazio filmak, Mary Shelleyren ondarea ospatzeko “Frankestein” pertsonaiaren inguruko 9 film ezberdin… Astean zehar hainbat erakusketak, “Fanzineen Gerra” lehiaketa, erakustaldiak antolatuak direla ahantzi gabe. “Overlord”, Julius Averyk zuzendutako J.J Abramsen azken ekoizpenak inauguratuko du bihar astearen hasiera. Baina aurten, “Sundance” festibalean eztabaida sortu duen “Assassination Nation” (Nación salvaje) filma izango da segurrenik ere azpimarratzekoa asteazkeneko emanaldian. “You asked for it, America” esaldia buru duen Sam Levinsonen pelikula, gaurko gizarte “hyperkonektatua”ren kritika zorrotz bat da, oso bortitza, iluna eta orain arte kritiko guztiek esanda, edukiz oso feminista. Orduan badakizue, oilo-ipurdia jarri nahiean….Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea. Jarraitu Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. Astea Donostian irakurtzen

“Black is beltza”, film animatu bat baino gehiago

Black is beltza TTIKIPaint It Black”, urria beltza izango da!. Ia ezaguna denez, Fermin Muguruza eta Harkaitz Canoren “Black is beltza” nobela grafikotik egindako film animatua, urriaren 5.ean estrenaituko da. Aurrez, irailaren 19.an, filmaren BSO-a kaleratuko da; eta San Telmo museoan, irailaren 30.a arte duzue oaindik ikusgai komikiaren inguruan eskainitako erakusketa. Lehenago, Donostiako Zinemaldian ikusgai izango dela helduentzako animazioa ahantzi gabe ere. Baina kasu, Muguruza berak bere twitter konduan adierazi bezala, ia 28.rako estreinaldiarentzat ziren eserleku guztiak beteak dira. Bai, urria beltza izango dela aurreikus daiteke. Jarraitu “Black is beltza”, film animatu bat baino gehiago irakurtzen