Artxiboa laburpen hitzeka: EHZ

Euskal Herria Zuzenean festibala bueltan

EHZ kartela 2019Martxoaren amaieran jakin genuen ekainaren 28tik 30ra Irisarrin antolatuko zutela Euskal Herria Zuzenean festibala. Apirilaren 6an kolaboratzaileen biltzar nagusia antolatu ondoren, lehen pauso bezala atzo lehen taldeen izenak iragarri zituzten: Iseo & Dodosound, Oihaneko Zühainetan, Gari & Maldanbera, Koban, Broken Brothers Brass Band eta Montauk.

 

 

Jarraitu Euskal Herria Zuzenean festibala bueltan irakurtzen

Advertisements

2019ko musika hitzorduak iparraldean

2019agendanabarmendu2019ko urteari begira, musika agenda aipatzen badugu, urtarrilak berri ainitz ekarri dizkigula esan daiteke. Seaskaren 50 urte, Usopop eta Baleapop festibalen 10ren edizioak, EHZ festibalaren beregituraketa…Urtean zehar gehituko diren ekimenak oraindik jakin gabe bagaude ere, dezibelioen gozamenerako urte interesgarria eta aberatsa begistan dugula azpimarra daiteke. Aurten gainera apirilaren 4tik 14ra Korrikak Euskal Herriko bideak zeharkatuko ditu, eta euskararen aldeko bestak dakarren eskaintza kulturala gehitu beharko zaio pixkanaka osatzen doan agenda honi. Jarraitu 2019ko musika hitzorduak iparraldean irakurtzen