Ipar Euskal Herriko fanzineen urrezko urteak (1986-1994)

IRUDI.jpg80ko hamarkadaren erdikaldetik 90eko hamarkada arte, Euskal Herrian garaiko baliabideak aprobetxatuz (idazteko makina eta fotokopia batez ere 🙂 ) fanzine ugari kaleratzen ziren. Ipar Euskal Herrian ere fanzineak argitaratu ziren, Baionatik hasi eta pixkanaka beste herrietara zabalduz. Hasieran musika eta politika zuten hizpide, garaiko punk edo Rock Radikal Vasco mugimenduaren eraginpean, eta pixkanaka herri ezberdinetako gazteen errealitateak eta kezkak ezagutarazi zituzten. Hementxe garaiko fanzine batzuen azalen errepaso ttiki bat. “Patxaran” fanzineak 1986an iparraldeko rockaren inguruan kaleratutako ale berezia PDF moduan eman dut. Garaiko “rock” mundua nola zegoen ikusteko, baita garaiko talde zonbaitzuen elkarrizketak badirelako. Batzuk ezagutuak, beste batzuk kontzertu batekin edo eman gabe desagertuak. Baina zer axola garaiko espirituan! (Azken orrian, garaian, “Argia” astekariak Patxaran, Kalimotxo eta Desastre fanzineei egindako elkarrizketa aurki daiteke).

 

KALIMOTXOKalimotxo, iparraldeko lehen fanzinea esango nuke. 1985-86 inguru. Luzaz “Grégory gogoan zaitugu” tituluko alea ukan eta ez dakit gehiago nun dudan. Barkatu, orri hori bakarrik berreskuratu dut.

 

 

 

PATXA 1 Patxaran, Patxa taldearen fanzinea. Urte luzetarako (1986-1994) iparraldeko hainbat “Besta bai, borroka ere bai!” borroken sinbolo bihurtuko dena: gaztetxeak eta okupazioak, feminismoa, insumisioa, presoak eta errepresioa…(Zerrendako hirugarren azalean, “Bérurier Noirfrantses taldearen abeslaria agertzen da, 1987ren urtean Arrangoitzen, Patxak antolatutako “Rock egunean” eskainitako kontzertuan).

 

 

 

DESASTRE 1Desastre, 1986 urtean Ikastolako ikasle “punki” batzuk argitaratutako fanzinea. Garaian “Kortatu“-ren elkarrizketa egitea lortu zuten.

 

 

 

 

 

LE PETIT ECOLIER 1Le petit écolier, Patxa inguruko ikasle mugimenduaren fanzinea. “1968ko maiatza” urtemuga kari, 1988ko ale bereziko azala tartean.

 

 

 

 

 

HOULALA000Houlala, “Bakea, amodioa, askatasuna eta loreak” lelopean punk batzuek egindako fanzinea, 1987-88 inguru.

 

 

 

 

LORTU DLOHIZUNE Lortu ala borrokatu, Donibane Lohizunen 1987an kaleratutako fanzinea. “KGB” bertako punk/rock taldeko “Luis” abeslaria expulsatu ondoren hiru koktel molotof botatuak izan ziren garaiko polizi baten etxearen aurka. Ondorioz hiru kartzeleratze izan ziren, tartean taldeko Pantxoa kitarra jolea, Xan eta Xabi. Errepresioaren aurkako kanpaina baten abiapundu izan zen, rock mugimendua eta Patxaren artean eramana.

 

 

KITZIKATU AJIR Kitzikatu, 90 hamarkadan A.J.I.R, errepresioaren kontrako gazte taldearen fanzinea.

 

 

 

Amodioren izarra, Donibane-Ziburuko Gaztetxekoek (DZG) 90eko hamarkada erditik kaleratutako fanzinea. Altxa Lili, Azkaineko elkartearen izen bereko fanzinea, 1991tik goiti. Zirta, Urruñako gazte taldearen fanzinea, 1991-92 inguru. Uztaritz-écho, Uztaritzen 1993an kaleratu zen fanzinea.

 

 

Patxaran” fanzineak 1986an iparraldeko rockaren inguruan kaleratutako ale berezia PDF moduan. Azken orrian, garaian “Argia” astekariak Patxaran, Kalimotxo eta Desastre fanzineei egindako elkarrizketa aurki daiteke.

PATXARAN ROCK 1

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s