Kalamu debekuaren jatorri ilunak

reefGaur egun, mundu mailan, kalamuaren legeztatzea eta legalizazioa poliki baina segurki abian dela dirudi. Kalifornia, Washington, Uruguay, Kanada…bezalako estatuek beraien legeak aldatu badituzte, baita Hego Euskal Herrian “elkarte” legearekin adibidez, oraindik ere debekatzen duten herri ainitz geratzen dira. Ipar Euskal Herrian adibidez, frantses legepean, oraindik ere guztiz debekatuta dago.

Baina orokorrean, debeku horren jatorria zein da? Zein izan zen “kalamua” eta “marijuana”ren aurkako mami ideologikoa?

 

devil harvestEgia esan, mundu osoko hainbat eskualdetan, mendez ta mendez, drogatzeko edota sendatzeko erabilitako belarra izan bazen, XIX.ren mendetik aurrera, kalamua edo “kannabisa” mendebaldeko intelektualen artean modan zegoen droga bat bilakatu zen (ikusi “Club des Hashischins”). Mexikotik AEBtako Texasera, 1910tik goiti, mexikanoen artean guztiz normaltasunez erabiltzen zen, (ikusi “La Cucaracha” abestia sarean). “Marijuana” hitza adibidez, txinatar imigrante batzuek mexikano batzuei saldutako kalamu hazien izenaren deformazioa bat litekela esaten da, (txinatarrez”ma ren hua”, “kalamu lore haziak”). Eta 1920 eta 1930 hamarkadetan, kalamua AEBtako beltzen artean zabaltzen da guztiz.

Eta orduan debekua nundik? Zergaitik? Ba egia esan, herri zonbaitzuetan droga batzuen aurka jotzen bazen ere, maiz bezala, munduaren txarrerako, dena AEBtik hasi zen. “Volstead Act”, alkola debekuaren lege ta kanpaina 1933an urtean amaituta, puritanoak aspertzen zirelakoan, bestelako etsai bat aurkitu behar zuten. Garaiko gizarte arrazismoa aprobetxatuz, “Marijuana is Devil”, etsai berriaren kontrako lema aurkitu, eta hortik aurrera propaganda kanpainak hasiko zituzten. Polizi, erakunde, prentsa, literatura, zine….”Erahilketak”, “bortxaketak”, “beltzak”, “mexikanoak”, “jazz” musika lotu, eta aurrera…”devil is here!”

Prentsa kalamu

 

Assassin Of YouthLaister, kanpaina honen buru, “Federal Bureau of Narcotics” bulegoko Harry Jacob Anslinger izango zen, eta 1937an Marihuana Tax Act of 1937 legea bozkatzea lortu zuen. Kanpaina luze horretan, William Randolph Hearst industri eta prentsa nagusi indartsua Anslingeren alde agertu zen, oihartzun handiko sare bat eskainiz. W.R Hearst, Orson Wellesek “Citizen Kane” filman karikaturatu zuen enpresaburua alegia. Beste batzuek gehitzen dute, Jack Herer idazlea bezala, debekuak “fibra sintetiko ” eta petrolio industriaren laguntza ukan zuela ere, “kalamua” konkurrentzian zutelako.

Anslinger jaunak, “AEBetan 100.00 marijuana erretzaile badira, gehienak beltzak, mexikanoak, filipindarrak edota artistak. “Jazz” edota “swing”, marijuanaren eraginpean sortutako musika satanikoak dira. Eta azkenik esan, marijuanak neska edo emazte xuriak artista, beltz edota bestelako hainbatekin harrema sexualak ukaitea behartzen ditu”, bezalako esaldiak argudio nagusi gisa erabiltzen zituen. Bere esaldi eta garaiko prentsak asmatutako artikulu zonbaitzu, helbide honetan daude artxibatuak.

Anslingerek zine industria ere ukan zuen kanpainaren lagun, eta “Reefer Madness” (1936) edota “Assassin of youth” (1937) bezalako “kriston” propaganda filmak egin ziren garaian. Batzuk oraindik ere sarean ikusgai daude, irri egiteko balio dutenek.

Eta gero denboran gehitu, 60/70 hamarkadetan “hippie” eta “beltzez”en kontrako kanpaina berrituak; Nixonen “War on drugs” kanpaina, Reagan, Nazio Batuen 1961, 1971 eta 1988tako legeak… (“Marijuana” edota “droga” hitzak, “larru gorri” edo “indio”, “komunismo” edo “terrorismo” hitzekin ordezkatu, eta hara…AEBtako historio motza begi bistan daukazue: “FEAR”, beldurra!).

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s