“Black is beltza”, film animatu bat baino gehiago

Black is beltza TTIKIPaint It Black”, urria beltza izango da!. Ia ezaguna denez, Fermin Muguruza eta Harkaitz Canoren “Black is beltza” nobela grafikotik egindako film animatua, urriaren 5.ean estrenaituko da. Aurrez, irailaren 19.an, filmaren BSO-a kaleratuko da; eta San Telmo museoan, irailaren 30.a arte duzue oaindik ikusgai komikiaren inguruan eskainitako erakusketa. Lehenago, Donostiako Zinemaldian ikusgai izango dela helduentzako animazioa ahantzi gabe ere. Baina kasu, Muguruza berak bere twitter konduan adierazi bezala, ia 28.rako estreinaldiarentzat ziren eserleku guztiak beteak dira. Bai, urria beltza izango dela aurreikus daiteke.

Komikia aipatu gabe, abuztuan sarean eskainitako trailerak kutsu oso ona zuela esan behar da. Niri pertsonalki, “Corto Maltese” komikitik egindako film animatuak oroitarazten zizkidan, baina kasu ez kopia huts gisa, gehiago marrazki ta argi jokoak, giro ingurumen berdintsu batean egindako ekoizpen garbi bat. “AEB, Ameriketako Estatu Batuetako gizartean pil-pilean zeuden eromen psikodelikoan eta kultura hippyaren hastapenetan murgiltzen” gaituen filma, maila handiko filma bat izango zelaren susmoa bagenuen bai…Black is beltza 1

Prentsa txostena jasota eta irakurrita, Fermin Muguruzak bere proiekturako bildu dituen ikus-entzunezko munduko izenak ikusita ez da harritzekorik: Josep Homs komiki marrazkilaria, Dargaud argitaletxetik pasata eta “Millenium (nire trilogia liburu/filma maitatuena, ezin nuen ez esan barkatu, Lisbeth betirako! 🙂 ) komiki sailaren unibertso grafikoa sortzailea besteak beste, Pepe Boada kolorista eta “La mujer del anarquistafilmaren storyboard lanetan sartua, Mikel Antero “Lami” komikiaren egilea, Iñaki Holgado “Verdun” komiki arrakastatsuaren kolaboratzailea beste proiektu ainitzen artean eta azkenik, azpimarratu Bartzelonako “Nueveojos” estudioen laguntza jaso duela proiektuak.

Black is beltza 6

Baina marrazkiak animatu behar direlakoan, Fermin Muguruzak, Beñat Beitia arte zuzendaria, eta Iñigo Berasategi animazio zuzendariaren laguntzarekin, kasu honetan ere animazio estudio ospetsuetara jo du: Irungo Dibulitoon Studio, Argentinako Draftoon Animation Studio, Valentziako Hampa Studio eta Madrilgo UserT38 estudioak.

Emaitza? Euskal ikus-entzun arloa markatuko duen filma segurrenik ere. Azken urtetan edo ez duela aspaldi bezala, “Loreak“, “Handia” edota “Errementari” filmek, herriko zein nazioarteko maila bazutela frogatu duten bezala. Euskal Herritik mundura, konplexurik gabe!

Black is beltza MUSIKA

Eta honi, filmaren soinu banda osatzeko Fermin Muguruza eta Raül Refree-rekin batera, parte hartu dituzten izen ospetsuak falta zaizkigu aipatzea: Maika Makovski, Anari, Iseo, Yacine, Amel Zen, The Sey Sisters, Ceci Bastida (Tijuana No!), Ana Tijoux edota Manu Chao. Egun gutti barru agertuko den BSOarekin gehio aipatzeko izango da, segurrenik ere.

This slideshow requires JavaScript.

Bere ibilbide osoan, Fermin Muguruzak  musika, irudiak, komunikazioa profesionaltasunez ongi menperatzen zituela erakutsi baldin badu ere, “Black is beltza” film animatua, bere karreraren moduko “ekoizpen orokor” bat balitz bezala ikusten dut, bere bestelako proiektuak guttitu gabe, nola ez. Lagunak bilduta, barnean zeneukana, nahi duzun moldean egin dezakezularik, mugarik gabe, trabarik gabe…ametsak libre! Bai, “Black is beautiful”, beltza polita da.

 

Filmaren sinopsi laburra ezagutzen ez dutenentzat:

Black is beltza HISTORIKOA

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean
desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko
bereizkeria dela kausa,agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.
Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi
horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan
sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik
bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen
hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s